Itxi

OSTEGUNA

Joseba Egibar elkarrizketatuko du 'Faktoria'k

Mugikorrak eskolan erabiltzearen inguruko tarte berezia ere izango dugu Nerea Reparaz, Josune Gereka, Iosu Mena eta Iñigo Salaberriarekin.

Joseba Egibar

Goizeko 07:00etan ‘Faktoria’ albistegia hasiko da Maite Artolak gidatuta. Aingeru Epalzak gaurkotasunarekin lotutako gai baten inguruko hausnarketa egingo du.

08:00etan Nico Cuencarekin hitz egingo dugu ekonomiaren inguruan. Joseba Arruti, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendirekin solasaldia izango dugu ondoren. Horren ostean, Joseba Egibar elkarrizketatuko du Maite Artolak.

09:30ak aldera, mugikorrak eskolan erabiltzearen inguruko tarte berezia izango dugu. Nerea Reparaz (kazetaria), Josune Gereka (EAEko ikastolen elkarteko pedagogoa eta IKT arduraduna), Iosu Mena (NAF ADI eskola publikoetako zuzendarien elkarteko presidentea) eta Iñigo Salaberria (EAEko herri ikastetxeetako zuzendarien elkarteko presidentea) gonbidatu ditugu horretarako.

10:00etan Manu Etxezortuk hartuko du ‘Faktoria Magazina’ren lekukoa. Aktualitatearen inguruan arituko dira Jurdan Arretxe eta Mikel Garcia.

Donostiako Santa Katalina zubiaren armarrien kolore berriak ere izango ditugu hizpide, eta Arte Ederretan aditua den Lucia Ferminekin hitz egiteko aukera izango dugu. Iparraldera egingo dugu salto ondoren eta euskara batuaz arituko gara Tere Belokirekin.

Kirolen tartean Iñaki Beristainek egingo digu bisita eta itsasoaz mintzatuko da Xabier Alberdi. Opus Lirikaren egoera larria azalduko digu bertako ordezkariak, Ainhoa Garmendiak.

Gastronomiara salto eginez, Jurgi Arejitak errezeta bitxi bat prestatuko du: zapo gibel foie-a. 12:15 aldera, Leire Mansok Local Soul Donostiako gida alternatiboa aurkeztuko digu, bera baita egilea.

Urdaibai Bird Center, lehiaketa eta ‘bermuta’rekin amaituko dugu saioa.

Ez galdu! 07:00etatik 13:00era ‘Faktoria’, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)