Itxi

'AURRESKUBIKE'

'Jende askok zoriondu nau, baina komentario txarrak ere jaso ditut'

Espainiako Vueltaren 17. etapa hasieran, ongietorri berezia egin zien Igor Arroyok txirrindulariei bizikleta gainean aurreskua dantzatuz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainiako Vueltaren 17. etaparen hasieran irudi bitxi bat ikusi ahal izan genuen: Igor Arroyok bizikleta gainean aurreskua dantzatu zuen. Atzoko protagonista elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n.

Argi utzi du ez zela bere ideia izan, "Getxoko turismo enpresa batek komentatu zidan". Egin duena ez dela aurresku bat gaineratu du, "kirol bat" egin duela dio. Duela pare bat urtetatik BMX Flantland izeneko kirola praktikatzen du. Kirol honetan musika jartzen da eta bizikleta gainean akrobaziak egiten dira, "dantza moduko bat egitea da". Flamenkoarekin ere egin izan dela baieztatu du.

"Oso urduri" zegoela baieztatu du, baina "oso ondo atera zen". Jendeak erreakzio ezberdinak izan ditu: "Askok zoriondu naute, baina komentario txarrak ere jaso ditut". Aurreskua ez duela errespetatu esan diote.

Momentuz, ez da kirol BMX Flatland kirolaz bizi. Hala ere, "nire proiektua bizikletaz bakarrik bizitzea da". Formatzen hasteko asmoa du. Kirol mota hau zirkuko ikuskuzin bat izan daitekeela uste baitu.

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)