Itxi

Salekekoak eskoletan?

Hego Euskal Herriko hezkuntza komunitatea, sakelakoak debekatzearen aurka

Zigor Ibarzabal, Iosu Mena eta Iñigo Salaberriarekin hitz egin dugu mugikorrak eskoletan baimendu behar ote diren edo ez gaiaren inguruan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Frantziako Gobernuak 15 urtetik beherako haur eta nerabeei, ikastetxeetan telefonoa erabiltzeko debekua ezarri die. Espainiar Estatuan, debekua ezarri ote litekeen jakiteko, aditu taldea osatuko du Pedro Sanchezen gobernuak.

Gure eskoletako ordezkarien iritzia bildu dugu: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastolen elkartea, Nafarroako instituto publikoen zuzendari elkartea eta Euskadiko haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako zuzendarien federazioko burua gonbidatu ditugu; Zigor Ibarzabal, Iosu Mena eta Iñigo Salaberria.

Iritzi bateratua utzi digute: "ez gaude debekuaren alde, sakelekoek erabilera pedagogikoa dutelako".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)