Itxi

VE GLOBAL ENPRESA

'Mundu digitala indartzen ari da eta hori etorkizunerako bidea da'

VE Global enpresak zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu eta Bilboko egoitzako zuzendaria den Aitor Artola izan da 'Faktoria'n teknologia aurreratuaz hitz egiteko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bilboko Udalak argi dauka zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresek Bilboko aberastasunaren %23,5 dutela. Banketxeak eta aseguru-etxeak dira zerbitzu aurreratu horiek eskaintzen dituztenak. Aitor Artola VE Global enpresak Bilbon duen egoitzako zuzendaria da, eta teknologia aurreratuaz aritu gara berarekin.

"Mundu digitala indartzen ari da eta hori etorkizunerako bidea da", adierazi du Aitor Artolak. VE Global enpresak zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu. "Merkataritza elektronikoarekin erabiltzaileen eta webguneen artean harreman hobea sortzen laguntzen dugu". Enpresa ingelesa da, baina duela lau urte egoitza Bilbon zabaldu zuten egoitza berria.

Liverpool F.C., El Corte Ingles eta Vodafone bezalako "enpresa txikientzat" egiten dute lan. "Enpresa txikien" kontzeptua argi utzi nahi izan du Artolak: "gaur egun dendarik handiena Amazon da. Denda guztiak dira txikiak Amazonekin alderatu ezkero".

"Bilboko denda fisikoek salmenta gutxiago" dituztela gaineratu du Aitor Artolak "jendea Internet bidez ari delako erosketak egiten".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)