HEZKUNTZA
'Klase magistralek historiaren parte izan beharko lukete'
"Eki proiektua" Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak bultzatutako programa da eta konpetentziak eta egoerak uztartzen ditu. DBHn eman zituen lehenengo urratsak eta eskola batzuetan LHn ere sartu da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Eki proiektua" Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak bultzatutako programa da eta konpetentziak eta egoerak uztartzen ditu. DBHn eman zituen lehenengo urratsak eta eskola batzuetan LHn ere sartu da. Horretaz gehiago jakiteko Maite Gomez (Ikas elkarteko kidea), Ritxi Abril (Lekeitioko Azkue Ikastolako hezkuntza arduraduna) eta Jaione Bikuña (Hondarribiko Talaia ikastetxeko zuzendaritzako kidea) elkarrizketatu ditu 'Faktoria'k.
Integrazioaren pedagogia du ardatz proiektu horrek eta ibilbide luzea du. Ikastoletara eta ikastetxetara eraman aurretik aurretiaz "lanketa handia egin behar" izan dutela baieztatu du Maitek Gomezek. Europatik etorritako eredua da. "Oso garrantzitsua iruditzen zitzaigun konpetentziaz entzuten genuena ona ekartzea". 2012-2013an egin zuten "lehenengo pilotajea ikastetxe batzuetan. Hurrengo urtean DBHra salto egin genuen".
Integrazioaren pedagogiak modu ulergarrian konpetentziak ahalik eta egoera errealenetara eramaten ditu. "Klase magistralek historiaren parte" izan beharko luketela aitortu du Ritxi Abrilek. Irakasleek bidelagun izan behar dutela gaineratu dute, "irakasleen rola ikaragarri aldatu da".
Azterketei dagokionez, "azterketak egin behar direnean egiten dira, baina ez da tresna bakarra" adierazi dute. Ibilbidean egindako jarduerak eta irakasleak momentuan egindako ariketak ere erabiltzen dituztela nabarmendu dute. "Behaketaren bidez ere ebaluatzen dugu, ez bakarrik azterketa bidez".