Itxi

PATINETE ELEKTRIKOAK

'Gure bidegorriak ez daude prest ibilgailu masa handia jasateko'

Oinezkoak eta txirrindulariak kexu dira jendea patinete elektrikoekin espaloian eta bidegorrian ibiltzen delako. Donostiako Kalapie taldeko Gorka Hoyosekin hitz egin dugu gai horretaz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Geroz eta patinete elektriko gehiago ikus daitezke Euskal Herriko herri eta hirietan. Momentuz ez dago ibilgailu horien erabilpenaren inguruko araudirik eta ondorioz, oinezko eta txirrindulari asko kexu dira espaloiak eta bidegorriak okupatzen dituztelako. Donostiako Kalapie taldeko Gorka Hoyosekin hitz egin dugu gai horretaz.

"Konpetentzia berria dela dirudi", adierazi du Hoyosek. Gero eta ugariagoak dira patinete elektrikoak eta gainera bidegorrietan nahiz espaloietan ibiltzen dira horiekin. Donostiako Udalak gai hori mahai gainean jarri du eta arautu beharra dagoela ikusi du. Hala ere, Kalapie taldekoek "hausnarketa sakon bat" eskatzen diote udaletxeari.

"Etorkizunean ze gizartetan bizi" nahi dugun pentsatu behar dela esan du Gorka Hoyosek. Txinako ikerketa batek ondorioztatu du oinezkoak eta txirrindulariak ordezkatzen dituztela patinete elektrikoek. Horrek sedentarismoa eta jarduera eza dakartza.

Abiadura ezberdinak har ditzakete ibilgailu horiek, 20km/h-ko abiaduratik 40km/h-ra bitartean izan ohi dituzte.

Esan bezala, bada bidegorrian ibiltzen denik, baina Gorka Hoyosen hitzetan "gure bidegorriak ez daude prest ibilgailu masa handia jasateko. Horregatik, asko eta asko espaloitik joango dira eta oinezkoei traba egingo die".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)