Alokairuak
Alokairu garestiak, etxebizitza duina lortzeko oztopo
Merkatuko eskariak eta eskaintzak arautzen dute gaur egun etxebizitzen alokairuaren prezioa. Euskal Autonomia Erkidegoan, batez beste, 983 eurotan dago pisu baten alokairua eta Nafarroan 705 eurotan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Etxebizitza erosteko hipoteka lortzeko baldintzak zorroztu izanak eta etxeak pisu turistikoetara bideratzeak, besteak beste, urritu egin dute lehendik ere urria zen alokairuzko etxebizitzen eskaintza. Etxe jabeek hutsik dauzkaten etxebizitzak merkatura ditzaten pizgarriak iragarri dituzte erakundeek.
Igor Etxabe Alokabideko arreta eta kanpo komunikazio zuzendariarekin eta Aitziber Etxezarreta EHUko Ekonomia aplikatuko irakaslearekin aztertu dugu gaia 'Faktoria'n. Donostiako eta Durangoko inmobiliaria banak hiri horietako egoera azaldu digute eta Stop Etxegabetzeak elkarteko Salva Gonzalezek salatu du gero eta gehiago direla etxebizitza lortu ezinda, logelak alokatzen dituzten familiak.