Zementuzko artea
Kattalin Usoz, artista: 'Aitaren etxeko ganbaran hasi nintzen'
'Banoa' marka izenarekin sortutako zementuzko pieza dekoratiboak egiten hiru urte daramatza. Irailaren 29ra arte Rezola Zementuaren Museoan erakusketa kolektiboan iksugai daude.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostiako Herrera auzoan dauka bere tailerra Kattalin Usoz artistak. Bertan egiten ditu zementuzko ontzi, totem, esku, kuxin eta bestelako formak hartzen dituzten piezak. Banoa markarekin saltzen ditu eta, agian, ikusi dituzue, besteak beste, ETB2ko 'A Bocados' saioan. Sukaldeko tresnak gordetzeko hormigoizko ontziak dituzte bertan, Usozek diseinatuak.
Arte Ederrak ikasi ostean, zenbait lanpostu diferente izan ditu Kattalinek, baina, aitortu digun moduan, heldu zen momentu bat sortzea, eskuekin sortzea, beharra bihurtu zitzaiona. Eta sorkuntza zementoaren bitartez etorri zen. Dodekaedro forma duten ontzitxoak dira arrakasta handiena dutenak, baina hormigoia erabilita sor daitezkeen formak amaigabeak dira. Berriki, antzinako totemen itxura hartzen duten piezak sortu ditu Usozek. Bestalde, irailaren 29ra arte, bere lanak ikusgai dira Rezola Zementuaren Museoan, Donostiako Añorga auzoan. Entzun hemen elkarrizketa osorik!