Izaskun Landaida
'Indarkeria erabili duenak ezin du seme-alabekin harreman osasuntsua izan'
Bilbon 25 urteko emakumea hil dutela ezagutu dugun egunaren biharamunean, 'Faktoria'n izan da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Emakumeen kontrako indarkeriak beste hildako bat utzi du Euskal Herrian. 2018ko 7. da, eta Estatu mailan, egun bakar batean, genero indarkeriak 4 pertsona hil ditu: bi emakume eta bi adin txikiko.
Gertatzen ari dena kezkagarria eta salagarria da, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren hitzetan. Bereziki kontuan hartuta, eraso horien biktima izan diren emakume gehienen kasuan, ustezko tratu txar emaleen kontrako salaketa jarria zutela. Seme-alabak hil dituen gizonaren kasuan, bere bikotekide ohiak babes neurriak eskatuak zizkion epaileari baina, ez zizkioten onartu, epaileak ez zuelako arriskurik ikusi. Zaintza partekatua zuen Granadako familia horrek.
Genero indarkeriaren biktima bihurtu diren haurrei buruz galdetuta, Landaidak aitortu du bere ustez 'bikotekide edo bikotekide ohiarekin indarkeria erabiltzen duen gizonak ezin duela harreman osasuntsu eta eraikitzailea izan'. Emakundeko zuzendariaren iritziz, 'argi gelditu da kasu askotan seme-alabak erabiltzen dituztela emaztea edo bikotekide ohia kaltetzeko'.