Brexit
'Ez da Erresuma Batuan inbertitzeko unea, itxoin behar da'
Pablo Fano, SPRIk Erresuma Batuan duen ordezkaria, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n aritu da Brexitaz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Atzera kontaketa hasi da. Erresuma Batuak Europako Batasuna nola utziko duen erabakitzeko negoziazioen azken atalean sartu gara eta oraindik ez dago batere argi, zer nolako Brexita adostuko dute. Theresa May lehen ministro britaniarrak egin duen proposamena ez dute begi onez hartu Europako Batasunean: merkantzien garraio librea nahi duelako baina, pertsonen joan etorrian kontrol aezarri nahi duelako Mayk.
Gobernu britaniarrak egin dituen eskariak eta Europako gainerako herrialdeek jarri dituzten marra gorriak azaldu dizkigute 'Faktoria'n Ane Rotetak eta Mikel Rotaetxek, Londres eta Brusela dauden berriemaileek. Ekonomiaren ikuspegia Pablo Fanok, Sprik Erresuma Batuan duen ordezkariak, ekarri digu. Euskal enpresen ikuspegitik, ez du Brexitaren eragin handirik espero energia eta trenen esparrua baina, bestelako egoera izan liteke autogintzan. Erresuma Batuan inbertitzeko asmoa duten euskal enpresei erantzun berdina ematen ari zaizkie: "ez da une ona. Itxoin egin behar da".