Ostegunean
Koldobika Jauregi eskultoreari elkarrizketa sakona, 'Faktoria'n
Bestalde, Jesus Eguiguren PSE-EEko presidente ohiak Jose Villarejo komisario ohiaren inguruko albisteez duen iritzia emango digu, eta Gipuzkoako adinekoen egoitza batean izango gara.
Ostiral honetan, 'Faktoria' albistegiko elkarrizketa sakonaren tartean, Koldobika Jauregi eskultorea elkarrizketatuko du Maite Artolak. Solasaldiaren tartean, Maite Ubiria eta Asier Vallejo solaskideekin, Jesus Eguiguren PSE-EEko presidente ohiak Jose Villarejo komisario ohiaren inguruko albisteez duen iritzia jasoko dugu, eta greba egingo duten Gipuzkoako adinekoen egoitza batean izango gara. ELA sindikatuak (sektorean gehiengoa du) egun osoko greba egitera deitu ditu Gipuzkoako 5.000 langileak. Sektorean abendua bitartean deitu dituzten 17 greba egunen lehenengoa izango da.
07:00etan hasiko da albistegia, Maite Artolak gidatuta. 08:00ak baino lehen, Maddalen Arzallusen 'Sinadura' entzungo dugu, eta Arantxa Tapiarekin hitz egingo dugu. Ondoren, Gipuzkoako zaharren egoitza batean izango gara langileen greba egunaren eta aldarrikapenen berri emateko. 08:45ean, solasaldian izango ditugu Maite Ubiria, Asier Vallejo, Jesus Eguiguren. 09:00etan, Begoña Del Tesok Zinemaldiak eskainiko digunaz hitz egingo digu, eta, segidan, Nafarroa Arena ezagutuko dugu. 09:30ean izango da Koldobika Jauregiren elkarrizketa.
10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena film barregarriei buruz arituko zaizkigu. Juanjo Sanmiguel lankidea brexitaz ariko da, eta, 11:00etako albistegiaren ostean, Zinemaldiari leihoa zabalduko diogu, eta Alexander Payneren ahotsa jasoko dugu. 11:30ean, Mikel Chamizoren tartean, zinemarako lan egin duten konpositoreak izango dira protagonista.
12:00etan, 'Amarauna' saioak asteburuan ekarriko digunaren errepasoa egingo digu Gari Udabe lankideak, Psikoblok txapelketaren berri emango dugu, eta bizitzaren musikaz ariko zaigu Joseina Etxeberria.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.