Itziar Alkorta
'Europaren haztegi bihurtu dira herrialde txiroak'
Amatasun suborgatua errealitate globala dela azaldu du Itziar Alkorta adituak eta erantzun globala behar duela. Gaiaz Australian egin berri den topaketatik bueltan aritu da eztabaida etikoaren gakoez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Errealitate berri bat arautzeko, soseguz, eztabaida bat abiatzea; edo eta, berehala praktika hori debekatzea. Muturreko bi aukera horiek jarzen dira eztabaidaren erdian, haurdunaldi subrogatuaz ari garelarik. Berriki, espainiar estatuko talde feministek sustatu eta 18 herrialdetara zabaldu den kanpaina Nazio Bauten Erakundera iritsi da. 250 elkartek salatu dute 'haurren salerosketa' dela subrogazioa eta amatasun modu hori debekatzeko eskatu dute.
Itziar Alkorta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle eta bioetikan aditu denak 'Faktoria'n esan digunez, inoiz ez bezala artikulatu da kontrako mugimendu hori eta eztabaida ikur bihurtuko dela laburrean, abortua 60ko eta 70eko hamarkadetan izan zen bezala. Munduan gaiaz den adituetako bat da bera, eta etorri berria da Australiako Victorian egin duten topaketatik. 'Hunkituta' etorri da, Pazifikoaren alde bietan amatasun subrogatuari buruz bizi den errealitatearekin. Eta mundu mailako erabakiak hartzeko, mundu mailako ikuspegia izan beharra dagoela azpimarratu du: 'Erantzun globala behar du'.
Indiako egoera jarri du, adibide gisa, Bujarat eskualdekoa, bereziki. Hango agintariek praktika hori debekatu zutenerako martxan zen errealitate bat geraraztea ez dutela lortu jakinazi du, eta zerbitzu hori emateko 'borondatea' erakutsi duten emakumeak -'kasta baxukoak eta diru beharrean' direnak- Nepalera ari direla jotzen. 'Emakume haien lan-eskubidek arautu beharraz ari dira han, merkatuan dagoen praktika bat jotzen denez gero'. Eta merkatu guztiek behar dute eskaintza eta eskaria. Eta eskaria, kasu honetan, 'Europa eta Amerikako iparraldekoa' eta 'bikote heterosexualen' partetik dator bereziki: 'Europaren haztegi bihurtu da hura', azpimarratu du.