ASTELEHENEAN
Anartz Zuazua aktore eta antzerki zuzendaria, 'Faktoria'n
Elkarrizketa pertsonala egingo diogu, 11:30ean. Bestalde, jabetza intelektualaz jardungo dugu albistegian.
Anartz Zuazua aktore eta antzerki zuzendariari elkarrizketa egingo diogu, astelehenean, 'Faktoria'n. 11:30 aldera, bere azken proiektuez eta, orohar, euskal antzerkigintzaz galdetuko dio Manu Etxezortuk. Bestalde, 12:15ean Ander Okamika ziklista ezagutuko dugu. Errepidean istripu larria izan zuen, baina, onartzen du, bere errua izan zela. Errepidean istripuak saihestea guztien erantzukizuna dela azpimarratu nahi du. Albistegian, gainera, jabetza intelektualaz jardungo dugu.
07:00etan hasiko da 'Faktoria' albistegia, Maite Artolak gidatuta. 07:55ean Mixel Berekohirigoinen sinadura entzungo dugu, eta, 08:30ean, Mikel Aramendi nazioartean aditua Balkanetako egungo egoeraz ariko zaigu. 09:00etan, solasaldian izango diraRamon Etxezarreta, Iñaki Galdos eta Gaizka Aranguren, aktualitatearen analisia egiteko, eta, 09:30ean, Europako Parlamentuak jabetza eskubidea arautzeko lehen urratsa eman duela eta, Ion Turrillasekin (abokatua, EHUko irakaslea eta informazioaren segurtasunean espezialitatua) eta Igor Estanonarekin (EKKI, Euskal Kulturgileen Elkarteko idazkaria) hitz egingo dugu.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk magazina martxan jartzeko. Kirol tertuliarekin hasiko da saioa, Ane urkirik eta Andoni Urbistondok asteburuak utzitakoa errepasatuko baitute. 11:00etan, zahartzaroan osasuntsu eta aktibo egoteaz ariko zaigu Ainara Arrillaga, eta, segidan, webgune irisgarriak izango ditugu hizpide Imanol Etxeberriarekin. 11:30 aldera elkarrizketatuko dugu Anartz Zuazua.
12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, bideojokoez eta ingurumenaz hitz egiteko, 12:30ean, berriz, liburu gomendioa egingo digu Ylenia Benitok. Gogoratu! 07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.