Itxi

Egile eskubideak

'Egile eskubideen legea berritu behar da, baina hau ez da behar den legea'

Egile eskubideen zuzentarau berriak Youtube, Google eta Facebook bezalako plataformen esku utziko du egile eskubiderik urratzen den finkatzea. Horrek ekar dezake 'memeak' zentsuratzea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Europar Batasunean informazioaren jabetza eskubidea arautzeko lehen urratsa eman du Europako Parlamentuak. Aldaketa indarrean jarri dadin zuzentaraua onartu behar du Europak eta ondoren estatu kide guztiek garatu beharko dute euren legedian.

Zuzentarauaren inguruan momentura arte zabaldutako informazioaren arabera, Youtube, Google, Facebook eta antzeko plataformen eskuetan geratuko da erabiltzaileek interneten partekatzen dituzten edukiak egile eskubiderik urratzen ote duen ziurtatzea. Urraketarik badago, egile eskubidea ordain arazi edo edukia zirkulaziotik kendu egingo dute. 'Faktoria'n gaiari heldu diogu.

Ion Turrillas teknologia berrietan aditu den abokatuaren esanetan, zuzentarau berria sartuta ere 'memeak' legez babestuta egongo lirateke, parodia eskubide legeak babesten dituelako. Hala ere, nahiz eta juridikoki arriskuan egon ez, teknologia plataforma handiek algoritmoen bidez baztertuko dituzte edukiak eta litekeena da horiek gaitasunik ez izatea parodia direla detektatzeko.

Igor Estankona EKKI-Euskal Kulturgileen Elkarteko idazkariaren esanetan, zaila izango da lege honen bidez euskal autoreek diru sarrera gehiago lortzea. Euren lehentasuna, internet bidezko zabalkundea eta oihartzuna areagotzea izango da.

Turrillas eta Estankona bat datoz, zuzentarau hau hedabide eta editorial handien premiei erantzuteko sortu da, ez egile txikien eskubideak betetzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)