Idoia Mendia
'Irudi txarra ematen du EAJk eta EH Bilduk Europan estatus berria aurkezteak'
Mendiaren esanetan, Salvini eta Le Pen bezala, nazionalismoak orohar etorkizunaren eta europear proiektuaren aurkakoak dira, arazo zailentzat erantzun errazak planteatzen dituztelako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak alderatu egin ditu Joseba Egibar eta Maddalen Iriarte EAJren eta EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileek Europan Estatus Berrirako oinarriak aurkezteko egin duten ekitaldia, eta Marine Le Pen eta Mateo Salvinik aste honetan egin dutena. Mendiak 'Faktoria'n adierazi duenez, nazionalismoek kalte egiten diote europar proiektuari eta etorkizunari. Bere esanetan, mugak eraikitzen dituztenek partekatzen duten ezaugarria da problema zailei erantzun errazak ematea.
Mendiak esan du, bestalde, Urkullu lehendakariaren eta Pedro Sanchez Espainiako gobernu presidentearen artean klima politikoa ona dela, eta ondorengo asteetan ikusiko direla horren emaitzak, Gernikako Estatutuko eskumenen transferentzia gehiagorekin.