Joxe Mari Larrañaga
'Euskal Herriko kriminalitate tasa ikusita, ez da kartzela gehiago behar'
Martuteneko espetxea itxi, baina Zubietan berria zabaltzea gizarteratze politiken kontrako neurria dela salatu dute Arrats presoen laguntzarako elkartean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Presoen laguntzarako Arrats elkarteak beste zigor politika bat aldarrikatu du Espainiako Barne Ministerioaren erabakiaren ondoren. Zubietan kartzela berria zabaltzeak etorkizunean garatuko den zigor ereduan eragin handia izango duela diote. Kartzela eta justizia ereduaren aldaketa eskatzen dute, zigor txikiak jaso dituztenek espetxera sartu behar izan ez dezaten. Joxe Mari Larrañagarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.