Garun Paralisia
'Pertsonon beharrak ditugu, afektibitatea eta sexualitatea ere bai'
Aspace Gipuzkoako Helduen Zerbitzu burua, Jose Luis Madrazo, eta Joxe Mari Uria Aspaceko kidea 'Faktoria'n egon dira. Beste alde batera ez begiratzeko kanpainaz aritu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Garun Paralisiaren mundu eguna pasa berri da eta horrekin lotuta 500 lagun inguru bildu ziren Lekarozen, Nafarroan. Beste alde batera ez begiratzeko gonbitea egin zuten, garun paralisia dutenen afektibitate eta sexualitate beharren harira.
Jose Luis Madrazo, Aspace Gipuzkoako Helduen Zerbitzu burua eta Joxe Mari Uria, Aspaceko kidea 'Faktoria'n izan dira, jardunaldi horietan bildutako ondorioei buruz hitz egiteko. Gainera, Joxe Marik Aspace Ipsen Pharma saria jaso du, Pedagogia karrera ikasi duelako eta bere bizi ibilbidea eredu delako.