Itxi

Hezkuntza

Belen Baztarrika: 'Bostetan jaikitzen ginen testu liburuak idazteko'

Aurtengo Kilometroaken euskarazko materiala sortzen jardun duten irakasleei aitortza egin zitzaien. Euretako bi, Mertxe Serna eta Belen Baztarrika, gurean izan dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duela lau hamarkada baino gehiago ikastoletan euskarazko materiala sortzen hasi ziren irakasleak Urretxu-Zumarragan ospatutako Kilometroak festan egin zitzaien aitortza. 14 irakasle horietatik bi, Mertxe Serna eta Belen Baztarrika, Euskadi Irratiko Miramongo estudioan izan dira euren bizipenak gogoratuz. Zerotik egin behar izan zuten dena, 'Faktoria'n kontatu digutenez: euskaraz asmatu eta idatzi ikastoletako ikasle eta irakasleek erabiliko zituzten matematika, gizarte edo historiako testuliburuak.

Mertxe, egun, zazpi urteko umeen irakasle da. Belen, berriz, Lehen Hezkuntzako arduraduna, Ikastolen Elkartean. Liburugintzako lana nola egiten zuten gogoratzean, Mertxek esan duenez 'gure familiak ere hori guztiaren atzetik zeuden'. Lana etxera eramaten zuten, 'sormena ez dator zuk nahi duzun momentuan, baizik eta berak nahi duenean', gehitu du. Serna ezustean harrapatu zuenlan horrek. 1991. urtea zen, 'LOGSE ezarri berria, aldaketa batzuk etorri ziren... eta liburugintza aldatzeko beharra ikusi zen', dio. Internetik gabeko garai hartan, liburuak osatzeko informazioa paperean zegoen, espainolez, frantsesez edo euskarak. Euren ardura nagusietako bat hizkuntzari eman nahi zitzaion ikuspegi komunikatiboa azpimarratzea zen. Ikasten badugu hizkuntzan bat, izan behar da erabiltzeko', dio Belenek. Eta testuliburuetan horretan saiatu ziren.

Belenek aldiz, 80ko hamarkadan izan zuen euskarazko materiala sortzeko erronka. Testuez gain, irudiei ere garrantzi handia ematen zieten. 'Zein politak ziren liburu haiek', oroitzen du. Aisialdiari denbora kenduta egin zuten lan. 'Goizeko bostetan jaiki eta iluntzeetan ere bai... Baita oporretan ere!', dio Belen Baztarrikak.

Entzun hemen elkarrizketa osorik!

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)