Itxi

Arts&Science

Sexu bereko sagu bikote baten kumeak jaio dira laborategi batean

'Nature' aldizkariko azalean dakartenez, arraren DNArik gabe, bi sagu emeren kumeak ernaldu eta osasuntsu haztea lortu du ikerlari talde batek

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lehenengo aldiz bi sagu emeren DNAk nahastuta kume osasuntsuak ernaldu eta haztea lortu dutela kontatu digu gaur Eneko Axpek. Eta kume hauek ere kumeak izan dituzte. Guztiak osasuntsuak. Bi arren DNA erabilita, baina, kumeak ez dira ondo hazi, ordea. Urriaren 11n argitaratu da ikerketa Cell Stem Cell agerkari zientifikoan eta benetako booma izan da. Nature aldizkari famatuak bere azalera ekarri du berria, besteak beste.

Hegazti, arrain eta musker espezie batzuen kasuan, gai dira sexu bereko kideen arteko kumeak ekartzeko. Baina ugaztunetan beti behar da bi sexuetako kideak izatea... orain arte. Dena den, lorpena laborategian egin dela azpimarratu behar da: saguen DNA manipulatu egin dute, eta horrela lortu dute sexu bereko gurasoen kumea ernaldu eta haztea.

Guztiok buruan dugun galdera da, gizakien kasuan, lortuko ote litzatekeen horrelakorik? Ikerketako arduradunak eszeptiko agertu dira erantzuteko orduan, zaila ikusten dute eta, kasu honetan, sexu bereko DNAtik haurrik ernaltzea. Dena den, benetako danbatekoa eman du ikerketak mundu osoko zientzialarien artean.

Gainera, Luis Paret y Alcázar XVIII. mendeko margolari espainiarrari buruz ere hitz egin digu. Espainiako Zarzuela Jauregiko Harreren Aretoa apaintzen du haren koadro batek, non XVIII.mendeko Donostia agertzen baitzen. Paret y Alcázar artistak eta Luis Borboiko Infanteak harreman sentimental bat izan omen zuten, eta, horregatik, Espainiako Koroak zigortu egin zuen Puerto Ricora erbesteratuz hiru urtez. Entzun hemen istorio interesgarri hau!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)