Itxi

ASTELEHENEAN

Aitor Esteban eta Garbiñe Aranburu, 'Faktoria'n

08:30ean elkarrizketatuko dugu EAJko diputatua eta 09:30ean, berriz, LABeko idazkari nagusia.

Garbiñe Aranburu

Aitor Esteban EAJren Madrilgo Kongresuko diputatua elkarrizketatuko dugu 'Faktoria'n, 8:30ean. 09:30ean, berriz, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia izango dugu gonbidatu. Solasaldian, Iñaki Galdos,Ramon Etxezarreta eta Gaizka Aranguren ariko dira aktualitatearne analisia egiten, eta 'Sinadura' berriz, Mixel Berhokoirigoinek jarriko dio egunari.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk magazina martxan jartzeko. Kirol tertuliarekin hasiko da saioa, Ane Urkirik eta Andoni Urbistondok asteburuak utzitakoa errepasatuko baitute. Ondoren, errealitate birtuala dementziaren lagungarri izan daitekeela erakutsiko digu Matia fundazioko Amaia Zulaikak. Jarraian, erakunde gardenei buruzko jardunaldiez ariko gara Iametza taldeko Xalba Ramirezekin eta, 11:30ean, BCBLko Neure klinikaren berri jasoko dugu. Dislexia eta hizkuntza adierazpenaren nahasteen klinika da, hain zuzen ere. Nekane Galparsoro klinikako arduradunarekin eta Karmen Sierra Ahae Euskadi Elkarteko presidenteordearekin.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta, ondoren, Donostiako Moda Jaialdia izango dugu hizpide, jaialdiko  zuzendari Laura Chamorro. Azkenik, liburu gomendioa ekarriko digu Ylenia Benitok.

Gogoratu! 07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)