Iñigo Bilbao, Kazetaria
'Trump ez da Hondurasko migratzaileen karabanaren etsai bakarra'
Istripuak eta indarkeria egunero pairatu behar dituztela esan digu Iñigo bilbaok, eta aterpetxeak beteta daudenez askotan kalean egin behar izaten dutela lo.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iñigo Bilbao Mexikon dagoen kazetariarekin aritu gara 'Faktoria'n Hondurasetik bidea eginda, Estatu Batuetara iristea helburu duen migratzaile karabanari buruz. Chiapasen dago karabana uneotan. Donald Trump Estatu Batuetako presidentearen mehatxuei aurre eginda, urratsez urrats ari dira mugara gerturatzen. 7.000 lagun inguru bildu dira karabanan.
Trumpek armadari larrialdi nazionaleko abisua eman diola ohartarazita, Mexikok asiloa eskatzeko esan die migratzaileei. Euren helburua, ordea, beste bat da: Gosetetik ihes egin eta muga zeharkatzea.
Iñigo Bilbaoren esanetan, Honduraseko migratzaileen karabanak duen etsai bakarra ez da Trump. Istripuak, indarkeria, bortxa… egunerokoak dituzte. Aterpetxeak beteta daude gainera, eta kalean igaro behar izaten dute gaua askok. Giza eskubideen aldeko elkarte askok deia egin diete agintarie haurrak babestu eta familiak banandu ez ditzaten.