Asteazkenean
Aintzane Ezenarro, 'Faktoria'n
Gogora institutuaren zuzendaria 09:30ean elkarrizketatuko dugu. Gainera, Juan Carlos Irizar musika konposatzaileak txirrindulariei eskainitako 'Pedaleando' disko berria aurkeztuko digu.
Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendaria izango da Euskadi Irratiko 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia, aste honetan. ‘Herengun’ izeneko unitate didaktikoaren inguruan azken aste honetan izan den eztabaidaz mintzatuko da, baina baita ere, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuak aurrera daramatzan gainerantzeko ekimenez ere. Elkarrizketa goizeko 09:30etan hasiko da. Bestalde, 11:30ean, Juan Carlos Irizar musika konposatzaileak txirrindulariei eskainitako 'Pedaleando' disko berria aurkeztuko digu. Haimar Zubeldia eta Migel Mari Lasa txirrindularien ahotsa ere bilduko dugu.
07:00etan hasi da albistegia, Maite Artolak gidatuta. 08:00ak aurretik, Eli Garmendiaren 'Sinadura' entzungo dugu. 08:45 aldera izango da solasaldia, eta Jasone Aretxabaleta, Iker Rioja eta Laura Mintegi ariko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:30 aldera elkarrizketatuko dugu Aintzane Ezenarro.
10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Zintia Lamoterekin hitz egingo dugu, Angeluko estia Industria Teknologiako Goi Eskolako ingeniariek azken hilabete hauetan egindako lanaren fruituaz jardungo digu: euskal pastela espaziora bidaliko duen aparailu bat. Jarraian, Nafarroako hizkuntz zonifikazioak euskal ikasleengan duen eraginaz jardungo dug, eta, segidan, Bartzelonan egiten ari diren web domeinuen kongresuaz hitz egingo digu Lorea Arakistainek, Puntu.eus fundazioaren komunikazio arduradunak. 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu gero Jokin aldazabal lankidearekin, Oier Arantzabalekin batera, Melbournez hitz egiteko.
11:30 aldera, Juan Carlos Irizar musika konposatzaileak txirrindulariei eskainitako Pedaleando disko berria aurkeztuko digu. 12:00etako albistegiaren ondoren, 'Arts & Science' tartea zabalduko dugu Eneko Axpe, 'Maisha'rekin.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.