Maddalen Arzallus
'MTV'
Berri Txarrak taldeak MTV sarietan abesteak piztutako eztabaidaren harira aritu da bertsolaria.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Shakespearek alderantzizkoa bazioen ere, batzuetan, eztabaida batean ez da erraza ez edo bai aukeratzea. Batzuetan, eztabaida batean horixe izaten da norbere iritzia : ez eta bai. Horrelako zerbait gertatzen zait Berri Txarrakek MTV sarietan abesteak zer barne gogoeta sortzen didan hausnartzen hasten naizenean. Errespetatzen eta ulertzen dut baiezkoa eman izana, baina baita erabaki hori kritikatzea bera ere". Horrelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Maddalen Arzallus iritzi-emaileak.