Itxi

Izaskun Iantzi

'Biktimatzat ere ez dute hartu Gurutze'

Ahizpa Gurdia Zibilaren Tres Cantoseko komisaldegian atxilotuta zegoela hil zenetik 25 urte igarota, orduan bezala daude Iantzitarrak: 'Egia jakiteko beharra daukagu dueloa egin ahal izateko'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Oraindik ez dut irentsi. Txosten medikua orain gutxi irakurri dut', esan du Gurutze Iantziren ahizpak, Izaskunek, 'Faktoria'n. Txosten hark biltzen du 31 urteko urnietarra bapateko heriotzagatik hil zela, heriotza naturala izan zela. Bertsio ofiziala nagusitu zen, torturak ikertzeko zabaldu zen kausa artxibatu egin zuten, egia jakiteko zirrikitu guztiak itxi egin zitzaizkien eta aitortzarik ez da etorri geroztik -'Erakundeetatik isiltasuna baino ez dugu jaso'-. Polizia gehiegikerien biktimen zerrendan ere ez dago Gurutze Iantzi. 'Bizitza guztiek berdin balio beharko' luketen arren 'biktimatzat ere ez dute hartu'.

25 urte igarota, bidean joan dira Julen, operazio berean atxilotuta egon zen Gurutzeren senarra -minbiziz hila- eta Kontxi ama. Bi anaiak zaharragoek eta Izaskunek jarraitzen dute bizirik, bizirik baina minez. 'Gure mina injustiziatik dator. Justizia behar dugu dolua egiteko, baina batez ere egia behar da behar duguna ', adierazi du. Torturak jasan dituztenei eskerrak emanez bukatu du elkarrizketa hunkigarria, 'gauza izan direlako, hemen ez da torturatu zioen bertsio ofizialaren gainetik egia hori azalerazteko'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)