Itxi

Asteartea

Eskolaz kanpoko jarduerez, 'Faktoria'n

Hezkuntza arloko adituekin, tarte berezia eskainiko dugu 09:30ean hasita. Gainera, Naroa Martinez psikopedagogoa haurtzaroa eta heriotzaren gainean mintzatuko da.

Eskolako orduak amaitutakoan ez da ikasleen jarduna amaitzen. Eskolaz kanpoko jarduerak iluntzera arte izaten dituzte haur eta gazte askok. Askotan, gainera, egunero. Musika ez bada ingelesa, ingelesa ez bada eskola kirola, bestela marrazketa, edota dantza… Zalantzarik ez dago, onurak badituztela jarduera horiek, baina kezka ere sortzen du hezkuntza alorreko profesional eta guraso askoren artean ekintza saturazioak. Gehiegizko nekea, eta hiper-estimulazioa dira, aipatzen diren arriskuetako batzuk. Jarduera horiek ordaindu ahal dituzten familien eta ordaindu ezin dituztenen artean ere, arrakala sortzen dute jarduerak dira maiz. Hezkuntza arloko adituekin, tarte berezia eskainiko dugu astearte honetako 'Faktoria'n, 09:30etik aurrera.

Aurrez, solasaldiaren tartean, Javier Arrieta, Hedoi Etxarte eta Iñigo Aduriz arituko dira aktualitateari buruzko solasaldian.

Eguneko sinadura, Garbiñe Ubedak jarriko digu 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Domu Santu Egunaren atarian, Naroa Martinez psikopedagogoa haurtzaroa eta heriotzaren gainean mintzatuko da. Haurrari heriotzaz nola eta noiz hitz egin behar zaion azalduko digu, besteak beste. 11:00etan, Otto Pette liburuak 25 urte bete eta klasiko bat bihurtu da. Urtemuga hori dela eta, astearteroko Xabier Amurizak, Karlos Cidek eta Nerea Ibarzabalek galdera honi erantzungo diote: Zein dira euskal literaturaren barruan nahitaez irakurri beharreko liburuak?

12:00etan, istorio musikatuen tartean, Halloween festaren defentsan etorriko zaigu Amancay Gaztañaga. 12:30ean, berriz, Jaurlaritzak ludopatia behategia ireki berritan, Idoia Axpe aditua etorriko zaigu, eta ludopata ohi batekin ere hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)