Itxi

Elikadura Nahasmendua

'Fisiko-kulturismoak eta fitnessak bulimia gainditzen lagundu dit'

Andoitz Azurmendik bost urtez bulimia izan du eta kulturismoari esker gainditu egin du. Orain, bere esperientzia sare sozialetan partekatu du jendeari laguntzeko asmoarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

19-20 urte zituela txirrindularitzan aritzen zen Andoitz Azurmendi. Presioak jota, elikadura zaintzen hasi zen obsesio bihurtu arte eta obsesioa nahasmendu bihurtu arte. Ingurukoen laguntza ezinbestekoa izan da gaixotasuna gainditzeko, baina baita ere, kirola bera ere lagungarri izan zaio. "Kontraesana dirudien arren, kulturismoak bulimia gainditzen lagundu dit", esan digu 'Faktoria'n. Izan ere, harriduraz aipatu du ez zuela espero jendeak kulturismoan hainbeste substantzia hartzea. Berari ordea, kirolak nahasmendua gainditzen lagundu dio, eta jendaurrean bere esperientzia partekatzea kostatu bazaio ere, "laguntzea posible bada, ongi".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)