Javier Ollo
'Altsasu erabili egin nahi dute euren lehia politikorako'
Altsasuko alkateak probokazio gisa ikusten du Ciudadanos, PP eta VOXek iganderako deitu duten ekitaldia, eta deia egin du haiek bilatzen duten enfrentamendu irudirik ez emateko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Javier Ollo Altsasuko alkateak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n aitortu du kezka sortzen diola igandeko ekitaldia dela eta sor daitekeenak eta erakundeetatik lan egingo dutela esan du, enfrentamendurik egon ez dadin.
Probokaziotzat jotzen du Ciudadanosek deitu duen ekitaldia, PPk eta VOXek ere babestu dutena, bere ustez, Altsasuren irudia erabili nahi dutelako euren arteko lehia politikoan.
Sare Antifaxistaren bidez hilerrian deialdia egin duen taldeari hausnarketa egitea ere eskatu dio Ollok, Ciudadanos PP eta VOXek bilatzen duten enfrentamendu irudia eman ez dadin.