Itxi

Lan hitzarmenak futbolean

'Emakume futbolariok lan baldintza minimo batzuk izan behar ditugu'

Sandra Ramajo Realeko kapitaina eta Ainhoa Tirapu, Athleticeko kapitaina eta AFE Estatuko futbolaren sindikatuko ordezkari dena, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainiar Estatuan lehen mailako emakume futbolariak lan hitzarmena lortzeko bidean dira. Aitzindaria izango litzake Europan, ez baitago futbolean ari diren emakume profesionalen lan baldintzak arautzen duen sektoreko akordiorik, inon. Erabat beharrezkoa den araudia da, Sandra Ramajo eta Ainhoa Tirapu Realeko eta Athleticeko kapitainek 'Faktoria'n esan digutenez. Negoziaketak azaroan hastear dituzte eta lehen bait lehen, ahal bada denboraldi amaierarako adostuta nahiko lukete lan hitzarmena eta futbol ligako talde guztien oniritzia jasotzea espero dute.

Hainbat puntu jaso beharko luke hitzarmen horrek: 1.500 euro inguruko gutxieneko soldata, lesioak direnean soldataren ehuneko ehun jasotzea, gizon futbolarien pareko mediku azterketak izatea edota emakume futbolarien haurdunaldia aurrikustea, besteren artean. Ez dadin gertatu, Ramajok azaldu duen moduan, 'kluben batek haurdun gelditu den futbolari baten kontratua etetea'.

Diskriminazioak salatu dituzte biek: 'entrenamendu ordu eta lekuetan, mutilek belarrean entrenatzen dute eta gu oso gutxitan' eta  'emakumeen klub profesional batzuk gaueko 9tan entrenatu behar izaten dutela'. Arazo horiei guztiei irtenbidea emango zaie, emakume futbolarien lan baldintzak jasoko dituen hitzarmen batekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)