Javier Ollo
'Merezi dugu lasaitasuna eta, momentuz, irabazi dugu'
Altsasuko alkateak azpimarratu du intelijentziaz aritu zirela herritarrak, eta 'kanpotik etorritako bestelakoei' hausnarketa eskatu die: 'Ezin diegu eman eurek nahi zuten erantzuna'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Lasaitasuna merezi dugu eta, momentuz, irabazi dugu'. Hala laburbildu du Javier Ollo Altsasuko alkateak 'Faktoria'n atzo herrian izandako gertakarien ondotik alkate eta herriko agintari nagusi gisa duen sentsazioa.
Nabarmendu du herritarrek España Ciudadanak antolatutako ekitaldiari emandako erantzuna 'inteligentea' izan zela, eta 'balorazio ona' egin du alde horretatik. Gogoeta eskatu die, aldiz, Sare Antifaxistak egindako deialdiarei erantzunez 'kanpotik etorri zirenei'. Alkateak azaldu duenez, 'kanpoko jendeak eragin zituen tentsio uneak' eta ezkilak jo zituztenak ere 'ez dira herriko plataformako kideak'. 'Ezin diegu eman', zehaztu du, 'España Ciudadanakoek lortu nahi zuten erantzuna'.