Itxi

Maileguen zerga

'Gorenaren epaiak segurtasun juridikoa emango digu'

Eduardo Ruiz de Gordejuela, Kutxabankeko "txikikoen" edo "minoristen" zuzendari nagusia

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Auzitegi Gorenak, maileguen egintza juridikoen zerga, bezeroek ordaindu beharko dutela ebatsi berri du. Zerga hori Euskal Autonomian ohiko etxebizitza erosterakoan ez da ordaintzen. Bai ordea Nafarroan.

Gorenak azken ebazpen honekin, bere burua zuzendu du eta duela bi aste hartu zuen erabakaren kontrako norabidea hartu du. Kontsumitzaile elkarteak biziki haserretu dituen epaia izan da eta finantza erakundeek egin duten presioari leporatu diote jarrera aldaketa.

Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko "txikikoen" edo "minoristen" zuzendari nagusiak 'Faktoria'n ukatu du banketxeen presioa izan denik. "Kutxabankek ez du horretarako ahalmenik" zehaztu du eta gaineratu du, bere iritziz, "epai honek segurtasun juridikoa emango duela", aurrerantzea nola jokatu behar den jakiteko.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)