Aingeru Epaltza
'Ergelkeria'
70eko eta 80ko hamarkadara jo du idazleak, eta aurreiritziak eta politika lotu ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Mutila Batxilergoko azken mailan agertu zen institutura. Estatuko bertze toki batetik heldu zen. Haren aita lanean hasia zen euskal hiri hartako enpresa batean. Ikasturtea hasi eta pare bat hilabetera -1976-77. urteez ari naiz- hara non txapela eta kaikua jantzita azaldu zen delako mutila ikasgelan". Horrelaxe hasi du gaurko 'Sinadura' 'Faktoria'n Aingeru Epaltza idazleak.