GHI labe industrialak
Aluminioa urtzeko munduko laberik handiena Galdakaon egina da
Bizkaian dago, eta Bizkaian egindakoa da aluminioa urtzeko laberik hadiena. Kargaldi bakoitzean 60 tona aluminio urtzeko gaitasuna du eta 4.0 industrian dago oinarrituta.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Faktoria'n GHI enpresa bisitatu dugu. Izan ere, GHIk diseinatu eta eraiki du munduan dagoen aluminioa urtzeko laberik handiena eta aurreratuena. Asuako Befesa lantegian instalatu dute, eta Galdakaon egina da, GHIren lantegi nagusiak. 8 metro baino gehiagoko luzeera eta 5 metro pasako altuera ditu labe honek. Aluminio txatarra urtzen du, aluminio hori gero berriz erabiltzeko.
4.0 industrian oinarriturik dago labe hau, eta etengabe ari dira jarraipena egiten beratik iristen diren datuak aztertu eta zer hobetu daitekeen detektatuz.
80 urteko ibilbidea duen enpresa da GHI, Guinea anai oñatiarrek sortua. Gaur egun lantalde oso gaztea duen enpresa da, mundu mailan sektorean puntako bihurtu dena. Jose Berasategi zuzendari nagusia gidari dugula egin dugu enpresa barnean ibilbidea.