Itxi

50. urtemuga bete berri

'Duela hamarkada batzuetako medikuntza egungoa baino humanistagoa zen'

Bittori Astobiza EHUko Medikuntza Fakultateko lehen promozioko mediku-ohia eta aurtengo ikasturtean medikuntza ikasten hasi diren Nerea Fernandez de Antona eta Xabier Insagurbe solasean ipini ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateak berriki ospatu du sortu zeneko 50. urtemuga. Horren harira, solasean ipini ditugu 'Faktoria'n Bittori Astobiza mediku-ohia eta Nerea Fernandez de Antona eta Xabier Insagurbe medikuntza-ikasle gazteak, hasi berriak. Duela hamarkada batzuetako eta egungo medikuntzaren ezaugarrietako batzuk errepasatu dituzte.

Bittori Astobizak nabarmendu du orduko medikuntza oraingoa baino humanistagoa zela, pazientearekiko harremana hurbilagoa, alegia. 1970eko hamarkadako euskal gizartearen erretratua ere egin digu Bittorik. Eta 'Faktoria'n egindako elkarrizketan Nereak eta Xabierrek medikuntza-ikasketen gaineko galderak egin eta gomendioak eskatu dizkiete Bittori Astobiza mediku-ohiari.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)