Itxi

Robotak medikuntzan

Gorka Epelde: 'Robotek medikuak lagundu ditzakete, baina ez ordezkatu'

Gorka Epelde Vicomtech-eko zintzialariak robotek medikuntza arloan duten presentziari buruz hitz egin du, eta argitu digu etorkizunera begira zein esparrutan egin dezaketen lan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Etorkizuneko medikuak robotak izango al dira?" galdera hau egin diogu 'Faktoria'n Gorka Epelde Vicomtech-eko zientzialariari, eta berak argi du "robotek medikuak lagundu ditzakete, baina inolaz ere ordezkatu". Bere ustez medikuek hartzen dituzten erabaki batzuk atzera bueltarik ez dute, gai serioegiak dira robotek profesionalak ordezkatzeko.

Gaur egun robotek kirurgia esparruan egiten duten lanari buruz hitz egin digu, esaterako, gaixo bat mugitzeko edota radioterapia emateko roboten erabilera oso egokia izan daitekeela azaldu digu, esaterako, medikuek hainbat gailu erabiltzeagatik dituzten lesioak ekiditeko tresna gisa.

Robotek duten autonomia 0tik 5era sailkatzen da (0 izanda maila baxuena), eta momentu honetan Gorka Epelderen esanetan "kirurgia esparruan robotek duten autonomia zerotik birainokoa izango litzateke, esaterako: bukaerako joskera, erradiografiak egiteko lagun lezakete, erresonantziak egiteko... baina ez medikuen lana ordezkatzera".

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)