Itxi

Gaby Etchebarne aldudarra

'Pertsona apal eta behartsuen ondoan egon nahi izan dut betidanik'

Elizarekin desengainua hartuta moja izateari utzi zion eta geroztik pobreen ondoan egon da haiei laguntzen eta haiekin izandako esperientziak kontatzen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaby Etchebarnek 86 urte ditu, moja edo Iparraldean esaten duten moduan serora izandakoa da, eta duela egun gutxi kaleratu berri du bere zortzigarren liburua Les Latinos sont là! (Hemen dira latinoak), zirkuko akrobata eta beste artista batzuekin egindako elkarrizketetako bizipenei buruzkoa.

Oso gazte joan zen Aldudetik. Lehenik Parisera komentura, gero Argentinara, Laoseko oihanera ere bai… berak jende xumea eta apala miresten du, bere burua behartsuen aldamenean ikusi eta sentitu du betidanik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)