Aingeru Epaltza
'Deigarri, harrigarri, asaldagarri'
Pedro Sanchez Espainiako presidentea hiltzeko asmotan zebilen gizonari buruzko zutabea osatu du idazleak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Manuel Murillo Sánchez. Nor ote morroi hori? Hala erranda ez dirudi munduko gizonik ezagunena, baina frankotiratzailea dela erantsiz gero bati baino gehiagori argi bat piztuko zitzaion buruan. Manuel Murillo Sánchez duela zenbait aste atxilotu zuen polizia katalanak Terrassan, Bartzelonatik hurbil. Pedro Sánchez Espainiako gobernuburua hiltzeko asmotan zebilen nonbait, baita sarearen bidez horretarako laguntza eskatu ere". Horrelaxe hasi du Aingeru Epaltzak aste honetako ''Sinadura'' 'Faktoria'n.