Itxi

ASTELEHENEAN

Maddalen Iriarte, 'Faktoria'n

Gainera, magazinean, bularreko minbiziaz ariko zaigu Aintzane Artola, bere esperientzia pertsonaletik.

Maddalen Iriarte. Argazkia: Euskadi Irratia (artxiboa).

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea izango dugu gonbidatu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, astelehenean. Politikan puri-purian diren gaiez galdetuko diogu; besteak beste, datorren urteko aurrekontuen negoziazioaz eta Estatutuaren berritzeaz.

09:30etik aurrera izango da hori, aktualitateari buruzko solasaldiaren ondoren. Eguneko zutabea Mixel Berhokoirigoinek sinatuko du.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk magazina martxan jartzeko. Kirol tertuliarekin hasiko da saioa, Ane Urkirik eta Andoni Urbistondok asteburuak utzitakoa errepasatuko baitute. Ondoren, Youtuben NBAri buruzko kanala duen Endika Kareaga ezagutuko dugu.

11:15ean, Matia Fundazioko Nerea Galdonak  "Sendian" programaren xehetasunak emango dizkigu. Adineko pertsonen zaintzaileei laguntzeko programa da. 11:30ean, berriz, Aintzane Artola bularreko minbiziaz arituko zaigu, esperientzia pertsonaletik hitz eginez.

12:00etan, Kutxa Ekogunearen tartea zabalduko dugu eta, segidan, Nafarroako herri batzuetan uholdeei aurrea hartzeko hartutako neurriez ariko gara. Azkenik, liburu gomendioa ekarriko digu Ylenia Benitok.

Gogoratu! 07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)