Mariano Ferrer
'Nire buruari zor diodala uste dut, eta euskarari ere bai'
Euskara hutsez egindako bere lehen elkarrizketa publikoa eskaini digu kazetariak, baiezkoa ematea kosta egin zaion arren: 'Oraindik ez dut gainditu lotsa'
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Egunero saiatzen da Mariano Ferrer euskara lantzen: 'Nire buruari zor diodala uste du, eta euskarari ere bai', esan digu 'Faktoria'n. Ez du, ordea, gainditu lotsa eta kosta egin zaio euskara hutsezko proposamenari baiezkoa ematea. Euskaraldiak hainbeste merezi duela uste du, eta Euskaraldiak, era berean, mereziko duela: 'Esperientzia on bat izango da. Inertziak astindu behar ditugu. Donostian, euskara gehiago entzuteko balio badu, estupendo!'.