Urriaren 15ean
Iñigo Ucin, Mondragon korporazioko presidentea, asteleheneko 'Faktoria'n
Magazinean, gainera, emakumeen kontrako indarkeria-kasuei buruz epaitegi eta auzitegietan izan ohi diren arazoak izango ditugu hizpide.
Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidentea izango dugu gonbidatu Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, astelehen honetan. 09:30etik aurrera izango da hori. Aurrez, gaurkotasunari buruzko solasaldian batuko dira Iñaki Galdos, Gaizka Aranguren eta Javier Diaz Noci.
08:00ak aurreko iritzi jarduna, berriz, Nuria Lopez de Gereñuk sinatuko du.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk magazina martxan jartzeko. Kirol tertuliarekin hasiko da saioa, Beñat Zarrabeitiak eta Aitor Zubietak asteburuak utzitakoa errepasatuko baitute. Gainera, Deustuko ikasleen elkartasun-olinpiadak ezagutuko dtugu.
11:00etan, berriz, Egoitz Zabala Arrasateko Aita Menni ospitaleko botikari eta hure kolaboratzaileak gai honi helduko dio: adin txikikoek gaitzak nola nozitzen dituzten. Segidan, Mastodon sare soziala ezagutuko dugu, baita Zarauzko debaldeko soinketa ekimena ere.
12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu eta, azkenik, emakumeen kontrako indarkeria-kasuei buruz epaitegi eta auzitegietan izan ohi diren arazoak hartuko ditugu hizpide. Horri buruz mintzatuko zaizkigu Nerea Sologaiztua eta Irantzu Perello abokatuak, eta Idoia Gutierrez prokuradorea.
Gogoratu! 07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.