Itxi

Humanity at music

Sinfonia kooperatiboa aurkeztu du Mondragon Taldeak

Fernando Velazquezen musika eta Jon Sarasuaren letra ditu 8 abestitan kooperatibismoa kantatu, kontatu eta sentiarazi nahi duen sinfoniak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kooperatibismoari musika jarri nahi izan dio Mondragon taldeak eta horretarako bultzatu du Humanity at Music sinfonia. Fernando Velazquezek egin du 8 zati dituen sinfonia honen musika, eta Jon Sarasuak jarri ditu hitzak. Esperientzia kooperatiboaren 8 errealitate bildu ditu sinfoniaren zati bakoitzak: obertura, hezkuntza, industria, finantzak, banaketa, joandako kooperatibistei omenaldia, nazioarteratzea eta etorkizuna. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak parte hartu du sinfoniaren interpetazioan.

Proiektuaren inguruan musikari, idazle, dantzari eta beste artista askok ere hartu dute parte. Sinfoniaren osagarri, hainbat idazle eta bertsolarik liburua ere osatu dute.

Javier Marcos Mondragon taldeko komunikazio zuzendariak 'Faktoria'n esan digunez sinfonia hau orain kooperatibetan sozializatu nahi dute, eta datorren urteko irailean, 2019ko irailaren 14ean, 400 kooperatibista elkarrekin jarri nahi dituzte kantuan Gasteizko Buesa Arenan egingo den ekitaldi erraldoian.

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)