Kargatzen...
Itxi

Bingen Zupiria

'Euskaraldia ez da jaia izan, konpromiso ekimena izan da'

Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren ustez, Euskaraldiak hizkuntzari ikusgarritasuna eman dio azken hamaika egunetan eta orain, gertatu denaren inguruko ikerketa eta azterketa egin behar da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bingen Zupiriak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, Euskaraldiak iraun duen hamaika egunetan hizkuntzari ikusgarritasuna eman zaio, ekimenaren txapak ikusi baitira euskara entzun ohi ez den toki askotan. Gogoratu du, hala ere, Euskaraldia ez dela jaia izan, konpromiso ekimena baizik, eta konpromiso horren emaitzak aztertzeko unea izango dela orain. Ekimenean zehar parte hartzaileei egindako inkestaren emaitzak aztertu eta ondorioak aterako direla esan du.

Zupiriak nabarmendu nahi izan du ekimenaren amaierako ekitaldi nagusian zabaldu nahi duten mezua elkarlanarena izango dela, eta horrexegatik elkarrekin egongo direla Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Zupiria berarekin batera, Elena Laka, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea.

Sailburuak nahi luke ekimena akuilu izatea euskal hiztunen eskubideak bermatzeko. Aitortu du erakundeek badituztela etxekolanak, hainbat sailetan ez baitira gai eurengana gerturatzen diren herritar guztiei euskaraz erantzuteko. Zulo beltza justizia alorrean dagoela esan du, euskalduntzerik ez delako lortu.

Bestalde, arlo sozioekonomikoan ere urratsak ematea ezinbestekoa dela uste du Zupiriaklangile asko euskaldundu diren arren, euretako askorentzat oraindik ere ez baita posible lan eremuko harremanak eta lan hizkuntza beraz euskaraz izatea.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)