Itxi

Urriaren 15ean

Maria Solana, Nafarroako gobernuaren bozeramailea, asteleheneko 'Faktoria'n

Bestalde, Harkaitz Canok Imanol kantariaren bizitzan oinarritutako 'Fakirraren ahotsa' liburuaren haritik, haren gertukoa zen Felipe Juaristi idazlea izango dugu gurekin.

Maria Solana, Nafarroako gobernuaren bozeramailea, izango dugu Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, astelehen honetan. 09:30tatik aurrera iznago da elkarrizketa.Horren aurretik, solasaldiaren tartean, Felipe Juaristi idazlea gonbidatu dugu. Durangoko azokan, Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa liburua izan da ikusmen handiena piztu duenetako bat. Imanol Larzabalen bizitza oinarri hartuta, eraiki du nobela Canok. Juaristi, Imanolen gertukoa da eta badu nobelaren berri.

Durangoko azoka amaitu berritan, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak 5 egunen balantzea egingo digu.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk magazina martxan jartzeko. Kirol tertuliarekin hasiko da saioa, Beñat Zarrabeitiak eta Aitor Zubietak asteburuak utzitakoa errepasatuko baitute.Ondoren, 10:45ean, Munduko Giza Eskubideen Eguna dela eta, Bilbon egingo den manifestaldiaz jardungo dugu Amnesty Internationaleko Aimar Rubio eta eta Ongi Etorri Errefuxiatuakeko Ana Elena Altunarekin. 11:00etako albistegiaren ostean, Miren Urbieta-Vega sopranoa ezagutuko dugu: operako izar berria dela diote aditu guztiek.

12:00etako albistegiaren ondoren, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta, jarraian, Emaus fundazioak Donostian antolatu duen enkantean izango gara: 1813.

Gogoratu! 07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)