Maria Solana kontseilaria
'Manadako 5 zigortuak espetxeratu ditzaten eskatzea aztertzen ari gara'
Maria Solana Nafarroako gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilaria izan dugu Manadaren epaiaz eta Skolaeri buruz hizketan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nafaroako gobernuko aholkularitza jurikoa Manada auzian jarriko duten helegitea aztertzen ari da. Maria Solana bozeramaileak 'Faktoria'n esan du Nafarroako Auzitegi Nagusiaren azken epaian idatzita dauden bi boto partikularrak 'gobernuaren helegitea osatzeko bermea izan litezkeela'. Garrantzia eta indar berezia eman dio Solanak bi magistratuk sexu-erasoa izan zela defendatzeari. Gobernuak ez du baztertzen, gainera, fiskalak egin duen moduan, Manadako 5 auzipetuen berehalako espetxeratzea eskatzea.
Skolae programari dagokionez, hezkuntza kontseilariak baieztatu digu, momentuz, bere kontrako eraso eta irainak amaitu direla. Baina, Solanak nabarmendu du, 'orain programaren ardura duten hainbat irakasleen kontra fuerte egiten ari' direla. 'Zenbait familia eta eskolak presioa egiten ari dira, kalean somatzen ari dira'.