Asteartea
Pinuen gaitzak utzitako arrastoaren ondoren, etorkizuneko basoei buruz, 'Faktoria'n
Basoa fundazioko Aitor Onaindia eta Jakoba Errekondorekin ariko gara gaiaz. Magazinean, Australian dabiltzan Julen Arrizabalaga eta Iñigo Calvo De La Quintana eta Vangoaz proiekua ezagutuko dugu.
Basoen inguruko eztabaida egingo dugu astearte honetan 'Faktoria'n. Basoa fundazioko Aitor Onaindiak eta Jakoba Errekondo paisajistak parte hartuko dute tartean. Aurretik, aktualitatea aletzen lagunduko digute Ainhoa Etxaide, Amaia Espinosa eta Iñigo Aduriz solaskideek, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen eztabaida eta Brexitaren eztabaidak uzten dikzkigutenak.
10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Australiako Gold Coastekin egingo dugu bat. Bertan dabiltza Julen Arrizabalaga eta Iñigo Calvo De La Quintana, eurek eraikitako furgonetarekin bidaiari, Vangoaz izena jarri dioten proiektu batean. Jarraian, Arrasateko Arizmendi ikastolara joko du Olaia Urtiaga lankideak, bertako proiektu pedagogikoaz hitz egiteko.
11:00etako albistegiaren ostean, Karlos Cid eta Xabier Amuriza Googlei eta mapei buruz ariko zaizkigu, eta Zumaiako Santa Ana landetxean gertatzen ari zaiena konttauko dugu.
12:00etan, Donostiako Big Bandeko Mikel Romerorekin, Atzegiko musikariekin batera eskainiko duten kontzertuaz hitz egingo dugu. Amaitzkeo, istorio musikatuak ekarriko dizkigu Amancay Gaztañagak.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.