Changemaker eskola
'Etorkizuneko erronkei egoki erantzungo dieten ikasleak heztea da helburua'
Ashoka elkarteak Arizmendi ikastola "Changemaker" eskola, edo sozialki eraldatzailea den eskola izendatu du. Debagoienako zentroa "Changemaker" izendapena lortu duen lehen ikastola da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ashoka elkarteak gizartean aldaketak sustatzen dituzten "Changemaker" eskolak aukeratzen ditu, eta aurten lehenengoz ikastola bat agertu da zerrenda horretan. Debagoienako Arizmendi ikastolak izendapena lortu du bere hezkuntzaren ereduarengatik. 3.200 ikasle ditu Arizmendik, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten dituen 12 gune ezberdinetan. "Faktoria"n Arrasateko Gaztelupe gunean izan gara, eta bertan June Anduaga irakaslearekin eta Izar Ruis de Austri batxillergoko ikaslearekin hitz egin dugu.
Junek izendapena lortzeko pasatako prozedura guztia azaldu digu, eta baita izendapen honek duen garrantzia ere. Izarrek prozesu horretan parte hartze aktiboa izan du, eta esperientzia honetako ezagupenak azaldu dizkigu. Arizmendi ikastolak jarraitzen duen sistema ere xehetu digu Junek, besteak beste, adierazi digu "gure erronka nagusia, etorkizuneko erronkei egoki erantzungo dieten ikasleak heztea da. Eta erronka garrantzitsuenetako bat, ikasle horiek gizartea eraldatzeko gai izan daitezen da."