Itxi

Asteazkenean

Itxaso Atutxa, 'Faktoria'n

Gainera, Koldo Callado EHUko Psikofarmakologia doktorearekin hitz egingo dugu alkoholaren gehiegizko kontsumoaren tratamendurako zuzentzen ari den ikerketaz.

Itxaso Atutxa.

Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izango da asteazkeneko 'Faktoria'n gonbidatu nagusia. 09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolak, besteak beste, Jaurlaritzaren aurrekontuez, udaletan eta diputazioetan amaitzen ari den legegintzaldiaz, koalizio gobernuez eta politika orokorreko aktualitateaz egingo dizkion galderei.

Eguneko solasaldian, Laura Mintegi, Jasone Aretxabaleta eta Iker Rioja arituko dira asteazkeneko 'Faktoria'n. Eguneko sinadura, berriz, Elixabete Larrinagak jarriko du 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Iker Markinez kolaboratzaile eta sukaldaria boilurraz ariko zaigu. Jarraian, Koldo Callado EHUko Psikofarmakologia doktorearekin egingo dugu berba. Alkoholaren gehiegizko kontsumoa tratatzeko zuzentzen ari den ikerketak Europako Alkoholismoaren Ikerketarako Fundazioaren finantziazioa jaso berri du. Ondoren, 'Ekosfera' tartean, baso mistoaren kudeaketaz ariko gara.

11:00etako albistegiaren eta kirol errepasoaren ostean, 'Arts & Science' tartea osatuko dugu Maisha gure kolaboratzailearekin. EiTB Maratoiaren tartea zabalduko dugu gero, Maider Sierra medikuarekin hitz egiteko. 11:30ean, hirietako zaratak haurrengan duen eraginaz jardungo dugu Nerea Lertxundi EHUko Psikologia irakaslearekin .

Bestalde, 12:00etan, Esther Moyuaren liburu-gomendioa entzun ondoren, Agus Barandiaranek munduko musikak ekarriko dizkigu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)