Eli Larrinaga
'Nazka'
Berriki adingabeei egindako sexu gehiegikeriei lotuta gure inguruan izan ditugun kasuek eragin dioten higuinaz aritu da iritzi-emailea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Hiztegiaren arabera, higuina, goragalea eragiten duena da nazka; zerbaiten usainak, ikusmenak edo gustuak sortu dezake. Baina egunotan konturatu naiz definizioa labur geratzen zaidala". Horrelaxe ekin dio 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' tarteari Eli Larrinaga iritzi-emaileak, Bizkaian hiru neskatori ustez sexu abusuak egiteagatik ikerketa pean dagoen apaizaren kasuak, Basauriko futbol taldeko entrenatzaile izandakoari egin dizkioten sexu gehiegikeria salaketak eta Gazteluetako epaiari lotuta eskolako zuzendariak egindako adierazpenek eragin diotena aipatzeko.