Itxi

Euskal Herritar berriak

Busturialdeko afrikarrak euskal dantzan Gernikako bonbardaketakoak gogoan

Busturialdeko zenbait giza eragilek antolatuta, ekimen sinbolikoa egingo dute igandean Gernikako arbolaren aurrean Gernikako bonbardaketako biktimak gogoan, gaur egungo errefuxiatuak errekonozituz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ezaguna da senegaldarren eta orokorrean afrikarren dantzarako gaitasuna baina, zer moduz moldatuko ote dira euskal dantzan? Igande honetan hori berori ikusteko aukera izango da Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuak beste zenbait eragilerekin Gernikan antolatu duen ekitaldi sinbolikoan. Asier Arejitarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.

Zortzi afrikarrek, ikurriña hartuta, agintarien dantza egingo dute; Gernikako arbolaren aurrean egin ere.

Busturialdeko zenbait eragile batu eta ekimena igandean gauzatuko dute. Horietako bat da Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldea. Giza  eskubideen aldeko plataforma honek, euskal herriko beste hainbatek bezela, gogor lan egiten du gurera iritsi diren etorkinei ahalik eta harrera beroena egin eta gure artean gustura eta duin bizi daitezen. Horretarako, #INOREZDAILEGALA traolapean zenbait ekimen egiten dituzte, hala nola,  Busturialdean bizi diren afrikarren gaitasunak ezagutzera ematen dituzte afrikan ebanista zenari emen ere ofizio horrekin jarraitu dezan laguntza eskainiz, edota ikastoletan hitzaldiak emanez…

Asteburu honetan, Busturialdean hartu dituzten afrikar horietako batzuk euskal dantzan ikusiko ditugu, eurak bezala Gernikako bonbardaketaren ondoren biktima eta errefuxiatu izan zirenak omentzeko eta oraindik bizi diren bi lagunen aurrean egingo dute dantza.

Entseguetako irudiak dira beheko hauek.

 

 

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)