Migratzaileak Oñatin
'Futbola, integraziorako tresna'
Oñatin, errefuxiatuei lehen harrera egiteko egoitzan bizi diren migratzaileek herriko futbol txapelketan parte hartzeko taldea osatu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Urria bukaeran, Oñatiko Larraña egoitza errefuxiatuentzako lehen arretarako egoitza bihurtu zuten. 40 bat migratzaile iritsi ziren orduan, 70 lagun bizi dira gaur egun. Guztiak gizonezkoak, 20-30 urte inguruak eta ia gehienak Sahara azpiko jatorria dute. Lehen unetik deigarria izan zen futbolarekiko erakutsi zuten zaletasuna eta hori ikusita, Oñatiko beteranoen futbol txapelketan parte hartzera gonbidatu zituzten.
Aratz Losada kirol kazetari eta futbol txapelketako antolatzaileetako bat da. Txapelketako arduradunei bururatu zitzaien txapelketara gonbidatzea. Olaia Arregi, CEAR-Euskadi, Errefuxatuei Harrera egiteko batzordeko gizarte integratzailea da Oñatiko Larraña egoitzan. Bien kontakizunari esker ezagutu dugu nola hartu duten eta zenbateraino balio izan die errefuxatuei, futbol taldea osatzeak.