Itxi

Euskararen edertasuna

Lucia Gallego: 'Errusiatik ere jaso ditut mezuak bideoagatik'

Euskara munduko hizkuntza politena dela aldarrikatzeko, Lucia Gallegok bideoa eskegi du sarean. Lau egunetan bideo horrek 1.200.000 bisita eta 100.000 erreakzio baino gehiago izan ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lucia Gallego 16 urteko bilbotarra da. Euskararen egunean euskararen edertasuna aldarrikatzeko bideo bat eskegi zuen sarean aurreko astean "Euskara munduko hizkuntza politena da" lelopean. Sarera igo eta ordutara bideoaren arrakasta geldiezina izan da, dagoeneko 1.200.000 ikustaldi baino gehiago lortu ditu, Lucia institutuko atsedenaldian harrapatu dugu, oso harrituta dago lortutako arrakastarekin "ez nuen inondik inora horrelako erreakziorik espero, Errusiatik ere jaso ditut mezuak"

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)